FP Andra Mari bloga

Balioak FpAndraMarin

IMG_1799

Azaroaren 27an Boliviako Bartolina Sisa emakume-erakundeari harrera egiten diogu, Santa Cruz departamentuan (Bolivia) San Pedro herriko emakumeen ahalduntze soziala, ekonomikoa, politikoa eta komunitarioa sustatzeko lankidetza-proiektuak bultzatzeko. Proiektu horiekin ahalbidetu da bertako emakume nekazariek gaitasunetan eta aukeretan indartzea, eta herriaren garapenean euren eskubideak, eragina eta protagonismoa sustatzea.

 

Komunitate horretako ordezkaritzan etorri diren hiru emakumek euren indarra eta ausardia helarazi dizkigute, inguru hartan emakume ekintzaile gisa egunez eguneko bizimoduari zelan aurre egiten dioten azalduz. Euren lema “nahi izatea ahal izatea da”; hala adierazi digute eskaini diguten hitzaldi-solasaldi lasai batean. Bertan gure ikasleek euren bizimoduari buruzko galderak egin ahal izan dizkiete eta emakume-talde hau hurbiletik ezagutu ahal izan dute, euren berben balio erantsiaz jabetuz.

Zabaldu ezazu zure sareetan

Utzi zure iruzkina

Onartzen dut pribatutasun politika

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.