Site icon FP Andra Mari

FPAndraMari: Ekintzailetza Jardunaldiak

jornadas de emprendimiento

Andra Mari Institutuak Ekintzailetzari buruzko jaudunaldi bat antolatu du.

Lehenengo saioan, ikasle zein irakaslegoari zuzendutako hitzaldi bat egin dugu: “Emakume ekintzailea”, Itziar Carranzaren eskutik (Bizkaiko Foru Aldundiako DEMA).

Emakumeengan ekintzailetzaren kultura bultzatzea helburu, enpresari bihurtzeko dituzten oztopoak gainditzea da erronka nagusienetako bat: maskulinitate-eredua, zuzendaritza maskulinoaren nagusitasuna eta gizartean nagusi diren ideario kulturalak aldatzea dira helburuak, besteak beste, emakumearen presentzia indartuz.

Horrez gain, Hostel “Akelarre” enpresaren esperientzia kontatu du Natalia Juez emakume ekintzaileak ere.

Bigarren saioan, Andra Mariko LH ikasleekin bi saio teoriko-praktiko burutu ditugu, lan bilaketarako eta ekintzailetzarako tresna den LinkedIn aplikazioa landuz. Eduardo Aginako (LH Dualaren arduraduna) eta Miren Ezkurdiaren (lan-poltsaren arduraduna) eskutik.

Exit mobile version