FP Andra Mari bloga

FPAndraMari-n hartutako erabakiak koronabirusaren aurrean

2020/04/24

2019-2020 ikasturtea bukaerako jarraibideak
2019_20 ikastureta bukaera
AndraMari LHIIko ikaslea bazara, albiste hau interesatzen zaizu. Oraindik ez dakigu aurrez aurreko eskolarik egongo den ala ez, baina daukagun informazioa zurekin partekatu nahi dugu. Goiko irudian klik egin dezakezu informazio hori eskuratzeko, edo hemen sakatuz.

2020/03/13

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak EAEko ikastetxeetako eskola-jarduera presentziala aldi baterako eteteko hartutako erabakiaren aurrean, FPAndraMari-k jarraian adierazten ditugun neurriak hartzea erabaki du.

2020ko martxoaren 13tik aurrera:

Lanbide Heziketako Heziketa Zikloak

Ikasleak ez dira aurrez aurreko eskoletara joango AndraMari-ra, baina etxean ikasten jarraituko dute. Horretarako, irakasleok material didaktikoa emango du ikasleek modu ez-presentzialean lanean jarraitu ahal izan dezaten. Irakasleak ikasleekin harremanetan jarriko dira, eskolen jarraipenaren berri emateko.

Lantokiko prestakuntzako eta prestakuntza dualeko ikasleek martxoaren 16tik aurrera, praktikak eten egingo dituzte enpresetan.

*Dualari buruzko argibidea:

Prestakuntza duala prestakuntza- eta ikaskuntza-kontratu batekin egiten duten ikasleen kasuan, ikasgelako ikaskuntza eten egiten da, eta lanpostuko ikaskuntzari buruz enpresak erabakiko du ikaskuntza horrekin jarraitzeko modua, bai instalazioetan, telelanaren bidez edo enpresa horretan prestakuntza-jarduera aldi baterako etenda.

Prestakuntza duala beka batekin egiten duten ikasleen kasuan, ez dago kontratu-harremanik enpresarekin, kontratuaren kasuan bezala. Beraz, ikaslea izan dadila, enpresarekin hitz eginda, zer egin erabakitzen duena.

Enpresan jarduera eteten bada:

Kontratu modalitatean, eraginpeko gainerako langileekin bezala egingo lukete. 
Beka-modalitatean, Gizarte Segurantzako kotizazioa eten daiteke aldi baterako, “Beste arrazoi batzuengatik” arrazoia idatzita. Arrazoi hori jasota dago Gizarte Segurantzan “bekak” epigraferako. Egoera normaltasunera itzultzean, azkar alta eman diezaiokete, eta bekarekin jarraitu.”

Zereginen Ikaskuntzarako Gela

Ikasleak ez dira aurrez aurreko eskoletara joango AndraMari-ra, baina etxean ikasten jarraituko dute. Horretarako, irakasleok ikasleekin edo gurasoekin harremanetan jarriko dute jarraibideak emateko.

Enplegurako Prestakuntza

Jarduera guztia beste abisu bat eman arte atzeratuko da.

Jakinarazten da aldi baterako eteten direla deialdi guztietako lantokietako prestakuntza-praktika guztiak.

Koronabiruseko irakasleek ikasleei arreta emateko jarraitu beharreko jarraibideak.

Ikasleen lana asteko eskola-orduen kopurua kontuan hartuta antolatuko da.

  • Irakasleek ikasleei eskatuko dieten lan-karga ez da 45 minututik gorakoa izango modulu eta irakastordu bakoitzeko. Hori alde batera utzita, 10-15 minutuko tartea erabili ahal izango da azalpenak emateko.
  • Eskolak bideokonferentzien bidez egiten badira, ohiko ordutegia errespetatuz egingo dira.
  • Irakasle bakoitzak aukeratuko du bere lana nola antolatu. Edonola ere, ikasleek gailu digital bat beharko dute jakinarazpenak jasotzeko (smartphonea, ordenagailua, tableta…).
  • Irakasleak ordenagailu/smartphone edo halako baten aurrean egongo dira, irakastorduak errespetatuta; horrela, ikasleek zalantza guztiak argitu ahal izango dituzte. Horretarako, hainbat tresna informatiko erabil daitezke (Moodle, Gmail, Classroom, Hangouts, jitsi.org, etab.).
  • Oraingoz ezin dugu aurreratu zer gertatuko den programatuta dauden azterketen eta proben datekin. Erantzuna jaso bezain laster jakinaraziko da.
  • Egun hauetan nahiz eta aurrez aurreko eskolarik ez egon, ez direla jaiegunak.
  • Informazio honek indarrean jarraituko du beste abisu bat eman arte.

Edozein zalantza izanez gero horren inguruan edo beste administrazio-izapide batzuetarako, jar zaitez gurekin harremanetan gure ohiko telefonoaren bidez edo posta elektronikoaren bidez. https://fpandramari.eus/eu/ordutegia-eta-kontaktua/

Zabaldu ezazu zure sareetan

Utzi zure iruzkina

Onartzen dut pribatutasun politika

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.