FP Andra Mari bloga

Provider-en 3. edizioa

Urriaren 21ean hasiko da Provider Programaren hirugarren edizioa. Programa hau Bizkaiko Foru Aldundiak eta Tknikak sustatzen dute, Lanbide Heziketatik abiatuta etorkizuneko industriarako irtenbideen negozio-hornitzaile berriak sortzen laguntzeko. 

Bi erakundeek proiektu honetan –dagoeneko 36 zentrok parte hartu dute– hezkuntza-berrikuntza eta talentu gaztearen eta enpresen arteko lankidetza sustatzeko duten interesa biltzen dituzte.

Provider-ek bost hedapen-jardunaldi eta enpresa-ideien lehiaketa bat ditu, besteak beste irabazleek BIC Bizkaiko ekintzailetza-gelan bere proiektua sei hilabetez lantzeko aukera izan dezaten.

 

Hedapen-jardunaldiak

Urriaren 21a: fabrikazio gehigarria eta 3D inprimaketa. Enpresak: Addimen + 3DLan
Azaroaren 11a: droneak. Enpresa: Drone by drone
Abenduaren 16a: errealitate birtuala/errealitate areagotua. Enpresa: Ludus
Urtarrilaren 20a: adimen artifiziala/robotika kolaboratiboa. Enpresak: ZeniaLabsK-Robots
Otsailaren 17an: 4.0 automatizazioa. Enpresa: Kolbi

Zabaldu ezazu zure sareetan

Utzi zure iruzkina

Onartzen dut pribatutasun politika

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.