FP Andra Mari bloga

Ekonomia zirkularra

Vecteezy,com

Ekoizpen-eredu tradizionalak sekuentzia lineal bati jarraitzen dio, ez baitu kontuan hartzen produktuari bere balio-bizitza amaitu ondoren erabilera bat emateko aukera, ezagutu dugun eta kasu askotan ezagutzen jarraitzen dugun erabili eta bota eredua da. Eredu horri Ekonomia Lineala deitzen zaio, eta hurrengo irudian ikus daitekeenez, birziklatzeak ez du esku hartzen.

Ekoizpen sekuentzia Economia Linealean

Ekonomia Zirkularra jasangarritasunarekin lotzen den kontzeptu ekonomikoa da, eta bere helburua produktuen, materialen eta baliabideen balioa ekonomian ahalik eta luzaroen mantentzea da, hondakinak ahalik eta gehien murriztuz.

Ekoizpen sekuentzia Economia Zirkularrean

Planetari laguntzeko zero hondakina

Azken batean, ekonomia berri bat inplementatu nahi da, lineala beharrean zirkularra, produktuen, zerbitzuen, hondakinen, materialen, uraren eta energiaren «bizi-zikloa ixteko» printzipioan oinarritua, hondakinik ez sortzeko edo gutxienekoa izateko moduan.

Economía circular


Zero hondakinerantz

Zelan laguntzen dugu ekonomia honetan?

Galdakaoko Andramari LHIIn Ekonomia Zirkularra lantzen dugu, eta ikasleak sentsibilizatzen ditugu orain arte landu den ikuspegia aldatzearen garrantziaz, hau da, birziklatzeak esku hartzen ez duen Ekonomia Linealaz.

Gure Zentroan zera lantzen dugu:

  • Hondakinen gaikako bilketa; papera, elementu elektronikoak, mantentze-lantegietako hondakinak.
  • Materialak berrerabiltzea, tailerretan lanak egiteko.
  • Ekonomia zirkularraren kontzeptua ezartzea ikasleek eta irakasleek egindako proiektuetan.

Zabaldu ezazu zure sareetan

Utzi zure iruzkina

Onartzen dut pribatutasun politika

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.