Uko egiteak eta matrikularen baliogabetzeak

Matrikularen baliogabetzea

Matrikularen baliogabetzeak, eskatzen duen pertsona matrikulatua dagoen modulu profesional guztietan baja ematea ekartzen du, eta beraz, ez da ebaluatua izango eta ez da kurtso amaierako ebaluazko aktetan azalduko.

Eskakizuna abenduak 31a baino lehenago aurkeztu beharko da eta aldeko bezala onartua izango da, beti ere ondorengo kasuren bat ematen bada:

  • Ikaslearen gaixotasun luze bat.
  • Lanpostu berri batean hastea ikasketekin modu normalean jarraitzea eragozten duena.
  • Betebehar pertsonal edo familiarrak, ikasketekin modu normalean jarraitzea eragozten dutenak.
  • Beste zenbait ez ohiko egoera, beti ere eskakizuna bideratu den ikastetxeko zuzendariak onartuak badira.

Prozesuaz ikastetxeko idazkaritzan informatuko da.