Aurkezpena

Galdakaoko Lanbide Heziketako AndraMari zentroaren izenean, ongi etorria ematen dizugu gure web orrira, bertan behar duzun informazio guztia aurkituko duzula espero dugularik.

presentacion

Gure konpromezuetako bat, egunero jaikitzea da gure ikaslegoa formatu ahal izateko eta hauek eskolatik gaur egungo gizarteak eskatzen dituen gaitasunak bereganatuta bidaltzea ikastetxetik. Gainera, lan bilaketan eta laneratzean laguntzen diegu : enpresetan praktikak, ikastetxeko lan poltsa, ekintzailetasun programa, formazio duala (enpresa-eskola) eta zeharkako gaitasunen indartzea (egiten jakin, egoten jakin, izaten jakin).

AndraMari FP ikastetxea Galdakaon (Bizkaia) kokatua dago. Hezkuntza sare publikoaren barnean dago eta IKASLAN BIZKAIA-ren bazkide da, Bizkaian Lanbide Heziketa ematen duten ikastetxeen elkarte handiena.

Kalitatezko hezkuntza eskaini nahi dugu, baloreetan formatu dezana eta egokia den formazio tekniko eta intelektuala gehitu dezana gure ikaslegoa gizartean integratu ahal izateko, aldi berean beraien ahalmenak garatuz.

Esteka honetan bideo txiki bat ikus dezakezu, gure espazio eta espezialitateen zati bat ikusteko:

FpAndraMari Instalazioak

Esteka honetan ikus daiteke ikastetxearen ORGANIGRAMA.

Gure AndraMari FP ikastetxean, Lanbide Heziketako ikasketak eskaintzen dira, Hasierako Formazioa deiturikoak:

Erdi eta Goi mailako Heziketa Zikloak
helburutzat lan munduan sartzea
duten ikasleei zuzenduak.
Gainera Profesionaltasun Ziurtagiriak eskaintzen
dira, Laneratzeko Formazioaren barruan,
pertsonen laneratzea helburua delarik.
Zereginen ikaskuntza gela ere badaukagu,
hezkuntza behar bereziak dituztenei zuzendua.
Gure heziketa zikloak gazteleraz zein euskeraz irakasten
dira, matrikula egiteko orduan egiten diren eskakizunen
arabera.

Gainera, langabezian edo lanean dauden pertsonentzako Formazioa eskaintzen dugu, lanpostua lortzeko edo momentuan dagoen lanpostuko gaitasun gehiago lortzeko, hauek eguneratzeko edota lan berri batera zuzendu ahal izateko, azken finean beraien enpleagarritasuna igotzeko.

Eskaintza zabala da, ikasleei erantzunik egokiena ematea ahalbidetzen duena, bai lan munduan sartu nahi izan, lanbide heziketaren bidez unibertsitatera sartu nahi dutenen kasuan edota langileak izanik beraien gaitasun profesionalak eguneratu nahi dituztenean.