Proiektuak

Berrikuntza proiektuak

Metodologia eta teknologietan ematen diren aldaketa abiadura handian ematen dira eta gure ikastetxeak prest egon nahi du. Berrikuntza proiektuetan parte hartzen dugu, gure ikasle eta inguru enpresarialarekiko konpromezuagatik, beraien gaurko eta biharko formakuntza beharrak asetzeko.

Hauek dira gure helburuetako batzuk:

  • Proiektu berritzaileak garatzeko enpresekin lan egitea.
  • Ekintzailetasunera zuzendutako ekintzak sustatzea.
  • Irakaslegoa metodologia aktibo-kolaboratzaileetan gaitzea.
  • Ingurugiro praktika egokiak sustatzea.
  • Aukera berdintasuna sustatzea.
  • Ikasle eta irakaslegoaren mugikortasun internazinala bultzatzea.
  • Programa internazionaletan parte hartzea.

Urte hauetako lanaren fruitu bezala, hezkuntza munduan eta ekoizpen munduan eman diren aldaketetara egokitu ahal izan gara, hala nola, metologia aldaketak, digitalizazio industriala, kolaborazio eta komunikazioetan sare sozialen erabilera zuzena,…

Horrela, gure ikastetxea etengabeko mugimenduan egon arazten duten proiektu eta ekintzetan parte hartzen dugu:  BigData mundua, Errealitate Birtual/Gehitua, ikaskuntzarako plataforma birtualak, berdintasuna eta ingurugiroa sustatzen dituzten ekintzak, Kalitatearen Kudeaketarako ISO ziurtagiria,  ikaskuntza eredu aktibo-kolaboratzaileak (Ethazi eredua, errendimendu altuko zikloak),  etxebizitzetako sistema adimentsuak,  informatika seguritatea, 3D-ko diseinu eta inprimatzea,  beso robotikoak, …

Blog Agenda 21
Agenda 21 Bloga

Eskolako Agenda 21 proiektua, ikastetxeen arteko konpromezua da, non udaletxeekin batera, ikastetxeko  garapen jasangarri eta bere inguruko ingurumenaren kalitatean lan egiten den.

Agenda21 Bloga

Madurez TIC
IKT-en heldutasun ziurtagiria

Urteak daramatzagu irakasleak IKTak (Informazio eta komunikaziorako teknologiak) ikasgeletara eraman eta ikasleak gaitu  ditzaten formatzen. Tresna hauek giltzarri dira gaur egungo hezkuntza iraunkorrean, ikasle, irakasle zein familietan.

Cisco Networking Academy
“CISCO Networking Academy” gara

Cisco-ren (Cisco Certified Network Associate)  CCNA ziurtagiria, Telekomunikazio eta Informatika Sistemak zikloaren barnean integratu dugu, gure ikasleei CCNA ziurtagiriaren azterketa egitea ahalbidetuz, lan merkatuan oso baloratua delarik.

Metodologías activo-colaborativas
Metodologia aktibo-kolaboratzaileak

Proiektu eta erronketan oinarritutako metodologia erabiltzeak gure klaseak emateko modua erabat aldatzen du, ikaslea protagonista izatea ahalbidetzen duelarik ikastetxean proiektu errealak burutuz.  Metodologia hau Ethazi sisteman oinarritzen da: Errendimentu Altuko zikloak.

urratsbat
Urratsbat

2.kurtsoko ikasleari enpresa baten sorpen eta  abiaraztean laguntzen diogu. Urratsabatek pertsona ekintzaileari aholkularitza zerbitzu osoa eskaitzen dio enpresa baten sorkuntzan, eta gure zentruko bulego bat erabiltzea ahalbidetzen dio sorreraren lehen ilabeteetan, eta proiektuak ala eskatuko balu bestelako instalazioak ere eskainiko lirateke, ala nola ikastetxeko tailerrak.

ikasenpresa
Ikasenpresa

Programa hezitzaile bat da, kultura ekintzailea sustatzea helburu duena, ikasleak ekintzailetza ekiten ikasten du. Enpresen sorkuntza ikasketa herramienta bezala erabiltzen da eta horrela ikasleak, profesional onak izateko gaitasun ezberdinak garatzeko aukera izango du, erabilgarriak, pertsona aktiboak eta ekintzaile edo intraekintzaileak, gaur egungo merkatu ezegonkorrari aurre egiteko, edota autoenplegua beste aukera bat izateko sentsibilizatuz.

 

Rutas de la innovación
Berrikuntza ohiturak

Proiektu honen oinarria ikastetxeak berrikuntzaren kultura lortzea da, enpresarentzako ekintzak lortzeko eskema errepikatzaileen bidez eta aldi berean praktika hauek hobetu: sentsibilizazioa, behaketa, trinkotzea, Portafolioa eta Ustiapena izango lirateke proiektu berritzaileak sortzeko emaitza baliotsuetara heltzeko errutina/praktikak.

FP Bide
FP Bide

FPBide, dohako eta sarrera libreko web orria da, Euskadiko Lanbide Heziketako zentruetako orientatzaileek egina eta bi oinarrizko atal dituena: lehenengoan, test bat bete ahalko duzu gehien interesatzen zaizkizun 5 zikloak aukeratzen lagunduko dizuna eta bigarrengoan,  ziklo hoiei buruzko informazioa ikusi ahalko duzu (irteerak, ikasgaiak (moduluak), bideo informatzaileak, ikasle ohien testigantzak, irakasleenak,…).

big data 4.0 industrian
Big Data 4.0 Industrian

Helburua, Telekomunikazio eta Sistema Informatikoen zikloaren barruan , Big Data-ren oinarrirako balioko duten instalazioak eta sistemen konfiguraziorako beharko diren oinarrizko ezagutzak barne hartzea da. Sistema  on-promise bat definitu dugu kluster batean oinarritua. Blog honetan argitaratuko ditugu proiektuaren garapen eta emaitzak.  Erictel -ekin(enpresa mundua) eta  Almi  ikastetxearekin (Lanbide Heziketa) lan egin dugu, eta gainbegiratzaila Teknika izan da.