FP Andra Mari ikastetxearen historia

FP Andra Mari, 1978an inauguratua

Ikastetxea 1978an inauguratu zen, ilusio handiarekin eta urritasun asko zituen eraikin batean, 10 ikasgela eta 9 tailerrekin. Bere edukiera totala 600 ikaslekoa zen eta lehen kurtsoan 350 izan ziren, antzinako lanbide heziketako espezialitate hauetan banatuak:  Metala, Elektrizitatea, Administrariak, Hostalaritza eta Delineazioa. Klaustroa 20 irakasle inguruk osatzen zuten.

1981etik aurrera oposaketak hasi ziren EAEn eta irakaslegoa plazak lortzen hasi zen. Adin maila ez zen 30 urtetara iristen eta hori ikastetxeko giroan argi ikusten zen. Beraien lana egiteko zuten ilusioa, jaiak sortzeko erraztasunarekin lotzen zen eta ikasleekin batera parte hartzen zuten ekintzetan.

Giro on hau indartzen laguntzen zuen Hostalaritzako espezialitateak, beraien ikasleekin egunero otorduak zerbitzatzen baitzituzten, eta garai hartan lan ordutegia zatikatua zenez, etzegoen leku hoberik bazkaltzeko ikastetxea baino, are eta gehiago erabiltzen zituzen instalazioak Elexaldeko igerilekuak baitziren. Irakasten zen ordu kopurua 22 ordukoa zen eta gela bakoitzeko ikasle kopurua 40koa zen.

Garai hartan, hezkuntzak ikaslearen eskura jartzen zuen garraio zerbitzua.

 

 

REM, LOGSE, LOE…

Hezkuntzako legeen hainbat aldaketa eta gero, gure ikastetxeak Lehen Mailako Lanbide Heziketa desagertzen ikusi du, Lanbide Heziketa egokituaz aldatua izan zelarik, eta ondoren REM etorri zen.

Gero LOGSE etorri zen, eta horrela institutura 12 urtetik aurrerako ikasleak etorri zitzaizkigun Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren barruan.

Antzinako Lanbide Heziketa, Erdi eta Goi Mailako Zikloez ordezkatua izan zen. Aldi berean, Batxillergo Humanistiko eta Teknologikoa agertu ziren.

2006ko LOEren aplikazioarekin, Lanbide Heziketak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko zentroetatik desagertzen hasi ziren, ohiko Batxilergoko zentroetara pasatuz.

Andra Mari LHII-n, desagerpen prozesu hau 2010-11 kurtsoan amaitzen da.

FP Andra Mari historiaÁula del centro FP AndraMariGrupo de alumnosHistoria del centro FP AndraMari

Gaur egun: Lanbide Heziketa eskualde osoarentzako

 

Gaur egun Lanbide Heziketako zentru bat gara, non erdi eta goi mailako zikloak irakasten diren, baita lanbide prestakuntzarako programak ere Lanbiderekin elkarlanean. Transfronteriza bezalako kooperazioa sustazeko internazionalizazioko programa europearrean gaude, ingurumena zaintzeko programetan gaude, bizikidetza eta berdintasun programetan, beste ikastetxe eta enpresekin kolaboraziozko programetan non gure ikaslegoak ekintzak elkarbanatzen dituen, 4.0 industriarekin lotura duten teknologia aurrerapen programetan, hala nola Errealitate Gehitua, 4.0 Industrian Big Data, Enpresa Ikasgelan, Galdakaoko udaletxearekin batera ekintzailetza programan, Berritasun teknologikoko eta berritasun metodologikoko programetan eta abar luze bat, eskaintza zabal bat eta beharrizanei lotutakoa eskaintzeko gai den zentro bat izatea ahalbidetu diguna.