Nazioarteko Programak

FP Andramarin jomuga eta erronka berriak lortzeko ekinean jarraitzen dugu. Horietako bat, Europa bezalako lurraldekin harremanak izatean datza. FP Andramarin aurrera eramaten ari garen ekintzak, irakaslegoaren kolaborazio eta ahaleginarekin.

INNOTECS-ko kideak gara: Nazioartekotzea eta Europako Lanbide Heziketako zentroen arteko elkarteak sustatzeko eta errazteko plataforma bat da.

Erasmus+ Programak Praktikak atzerrian

Lantokiko Prestakuntza (LP), goi zein erdi mailako zikloen kurrikulumaren barnean dagoen modulu bat da. Bere ikaskuntza ezinbestekoa da, institutuan ematen diren moduluak gainditu eta gero.

CIFP Andra Mari LHII-k formazio hau EB-ko lurraldean  egiteko aukera eskaintzen dio ikaslegoari,  programa honen bidez: ERASMUS+.

Institutuko ikasleek berain praktikak Portugal, Lituania, Polonia, Italia, Erresuma Batua, Alemania,… egin dituzte.

Programa hauetan parte hartu nahi duen ikaslegoak, 2. kurtsoaren hasieran egin behar du eskaera, arduradunari edo LPko arduradunari, eta honek azalduko dizkio jarraitu beharreko pausoak bidaia eta egonaldia ordaintzeko dirulaguntza eskatzeko.

Institutuak ezaugarri batzuk hartzen ditu kontuan programa hauetan parte hartu nahi duten ikasleak aukeratzeko orduan:

  • Sail bakoitzak egindako jarreren balorazioa eta espediente akademikoa (lehenengo mailan ikasitako ikasgaien batez besteko nota).
  • Hizkuntzak jakitea, ikasleek egindako CV. Kontuan hartuko da arratsaldez ematen diren ingeleseko ikastaroetara joaten diren.
  • Koordinatzaileari dokumentazioa emateko data.
imagen_parawebcartaeche

ERASMUS politika jaitsi (ECHE gutuna)

Hurrengo ekintzak

holanda
Urt 21

Holandako ikastetxe bat gure LHII-n bisitan

2020/01/21 09:00-13:30

Elexalde, 45B. CIFP Andra Mari

fdaa60bc-c238-47a5-b858-8e750551e660
Aza 11

Ikasle eta irakaslea Bruselako Parlamentuan

2019/11/11

D6btTZ-XsAI5a_x
Mai 06

Glasgowtik Galdakaora (FPAndraMari)

2019/05/06 8:30-15:00

Elexalde 45B, Galdakao