Eredu Pedagogikoa

ETHAZI, errendimendu altuko zikloak, erronketan oinarritutako ikaskuntza eredu kolaboratiboa da.

Heziketa ziklo bakoitzaren beharrizan eta gaitasun tekniko eta zehatzetatik abiatuz, egoera edo arazoak proposatzen dira, non lan prozesuak, egoera erronka bat bezala bizitzea ahalbidetzen duen.
Erronka hauek beti taldean garatzen dira, heziketa zikloetatik kanpo gaitasun transbertsalak indartuz, hala nola, komunikazioa, garapen pertsonala eta elkar lankidetza, soluzio hoberenak sortzeko ezaguera sortuz.

Erronken bidezko hezkuntza ereduaren planteamentua, garapen prozesu bat bezala ulertzen da, ardura ikaslegoarengan jarriz. Ikaskuntza honek eszenatokiak sortzen ditu, non ikasleak, talde zein maila indibidualean, akzioak aurrera eramaten dituzten interpreta daitezkeen erantzunekin, balio izan duena eta ez duena aztertzen da, eta zein aldaketa egin beharko diren erabakiko da, helburu hobeak lortzeko modu ezberdinean.

Erronka intermodularren araberako programazioa
Heziketa ziklo bakoitzetik, erronkak, lan testuinguruko egoeretara ahalik eta gehien gertura daitezen bilatzen da.
Autokudeatutako zikloen irakasle taldeak
Irakasle talde murriztuak, heziketa zikloaren arduradunak ikasleen beharrizanen arabera.
Bilakaerarako gaitasunen araberako ebaluazioa
Atzeraelikadura konstantea eskeintzan zaio ikaslegoari gaitasun profesionalen lorpenerako ikaskuntzan.
Espazioen antolakuntza malgua
Metodologia berri honek altzari eta espazio malguak eskatzen ditu, lan kolaboratiboaren testuingurua sortarazten lagunduko dutenak.

Hurrengo ekintzak

4de5fe4b-e0a6-4392-9700-cdabf0d5b203
Urt 24

Scape Room finantzetan

2024/01/24 08:30-15:00

Elexalde, 45B. Galdakao

primerosauxilios
Urt 23

Gure ikasleei Lehen Sorospenei buruzko formakuntza

2023/01/23 08:30-15:00

Elexalde 45B. Galdakao. FPAndraMari

euskelec_imagen
Urt 20

Euskelec prestakuntza jardunaldia

2023/01/20 08:30-15:00

Elexalde 45B. Galdakao. FPAndraMari