Telekomunikazio eta Informatika Sistemak

Banda zabaleko sareen muntaia eta mantenimentua kudeatu eta ikuskatu, Ekipamendu Informatikoa, Radiokomunikazioa, Sistema Telematikoak, Ekoizpen Audiobisualak,  eta etxebizitza inteligenteak: SmartHouse, Domotika, Segurtasun Informatikoa, IP Telefonia, ICT (Telekomunikazio Azpiegitura Komunak) proiektuak garatu.

Eredu linguistikoa: A, B eta D
Familia Profesionala: Elektrizitatea eta Elektronika
Telekomunikazio eta Informatika Sistemen Goi Teknikaria
Iraupena: 2.000 ordu (2 kurtso)

Irasleego prestatua eta ekipamentu errealarekin egindako praktiken bidez ikasiko duzu. Ikasgela birtual bat daukagu, zure ikasketen jarraipena egin ahal izateko. Metodologia aktibo-kolaboratzaileak erabiltzen ditugu, non ikaslegoa den beraien formazioko protagonista.

Telekomunikazio eta Informatika Sistemen Goi Teknikari titulua lortuko duzu.

Ikastetxean formatu eta Formazio Duala aukera dezakezu, non enpresa batean jasoko duzun esperientziak, mundu errealean kualifikazio altua izatea ahalbidetuko dizun, eta aldi berean ordain ekonomikoa izango duzu.

Irteera profesionalak

  • Etxebizitzetarako eta eraikinetarako telekomunikazio-instalazioetako proiektugile laguntzailea.
  • Etxebizitzetarako eta eraikinetarako telekomunikazio-instalazioetako muntaiaren ikuskatzailea.
  • Telekomunikazio-tresneria eta -instalazioak egiaztatzeko eta kontrolatzeko teknikaria.
  • Telekomunikazio-tresneriak eta -sistemak instalatzeko, integratzeko eta mantentzeko espezialista.
  • Telekomunikazio-instalazioetako obra-burua.
  • Produkzio-estudioetan irrati- eta telebista-sistemetako tresneriak eta ikus-entzunezko produkzio-sistemetako tresneriak gainbegiratzeko, instalatzeko, egiaztatzeko eta kontrolatzeko teknikaria.
  • Segurtasun elektronikoko sistemetako eta telebista-zirkuitu itxietako tresneriak gainbegiratzeko, instalatzeko, mantentzeko, egiaztatzeko eta kontrolatzeko teknikaria.
  • Irratidifusio-sistemetako tresneriak gainbegiratzeko, instalatzeko, mantentzeko, egiaztatzeko eta kontrolatzeko teknikaria.
  • Sare lokalak eta sistema telematikoak gainbegiratzeko, instalatzeko, mantentzeko, egiaztatzeko eta kontrolatzeko teknikaria.
  • Irrati-loturako sistemetako tresneriak gainbegiratzeko, instalatzeko, mantentzeko, egiaztatzeko eta kontrolatzeko teknikaria.
  • Informatika-tresneriak eta -sistemak instalatzeko, integratzeko eta mantentzeko espezialista.

Eskatu informazioa konpromezu barik

Gaitasun profesionalak

Telekomunikazio eta informatika teknikariek erantzunkizun handia dute, beraiek arduratzen baitira ekipamendu guztiak ondo funtziona dezan eta ahalik eta denbora gutxienean eta bezeroarengan eragozpenik eragin gabe,  sortzen diren arazoak konpontzeaz.

Zeregin nagusiak:

ICT (Telekomunikazio Azpiegitura Komunak) proiektuak garatu, eta banda zabaleko sareen muntaia eta mantenimentua kudeatu eta ikuskatu, Talde Informatiko, Radiokomunikazioa, Sistema Telematikoak, Ekoizpen Audiobisualak,  eta etxebizitza inteligenteak: SmartHouse, Domotika, Segurtasun Informatikoa, IP Telefonia.

Hori dela eta, kurtso honetan ikaslegoa honetarako prestatuko da:

Ezagutza tekniko zabalak izan ditzaten, ustekabeen aurrean gaitasun erabakitzailea, pieza txikien erabilpenerako trebezia manuala, gaitasun informatikoak, bizkortasun matematikoa, taldean lan egiten ikastea, ahalmen handiko bezeroekin komunikazio profesionala.

Metodiko eta pazientea izatearen garrantzia ikasiko du, taldean lan egiten baina jakinda erabakiak bakarka hartu beharko dituela ustekabeko egoerak konpontzeko.
Sistemas de Telecomunicaciones e Informáticos

Unibertsitate ikasketetara sarbidea

Goi mailako edozein titulok ematen du sarbidea gradu mailako edozein unibertsitate titulora beti ere plaza mugarik egon ezean. sarbide proba gainditu beharrik gabe sar zaitezke unibertsitatzean. Heziketa zikloko notaren batazbestekoaren arabera izango da serbidea. Zure nota hobetu nahi izanez gero,  Unibertsitateko sarrera frograren fase zehatzera aurkezteko aukera izango duzu. Titulu honek Unibertsitateko Ingeniaritza eta Arkitekturako adarrera du esleipena.
  • Ingeniaritza Mekanikoko eta Industria Elektronikoaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradu Bikoitza.
  • Arkitektura Teknikoan Gradua.
  • Arkitekturaren Oinarrietako Gradua.
  • Ingurumen Ingenieritzako Gradua.
  • Ingeniaritza Zibileko Gradua.
  • Ingenieritza Elektrikoko Gradua.
  • Ingenieritza Elektroniko Industrial eta Automatikoko Gradua.
  • Informatika Ingenieritzako Gradua.
  • Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingenieritzako Gradua.
  • Ingeniaritza Mekanikoko Gradua.
  • Ingeniaritza Kimikoko Gradua.
  • Kimika Industrialeko Ingeniaritza Gradua.
  • Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Gradua.
  • Automobilgintzaren Ingenieritzako Gradua.
  • Prozesu eta Produktuen Berrikuntzaren Ingenieritzako Gradua.
  • Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako Gradua.
  • Teknologia Industrialeko Ingeniaritzako Gradua.
  • Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua.
  • Itsasketako Gradua.
  • Nautika eta Itsas Garraioko Gradua

Moduluak

1. Kurtsoa Orduak
Telekomunikazio-sistemen azpiegiturak konfiguratzea132
Telekomunikazio-sistemen elementuak132
Informatika-sistemak eta sare lokalak231
Telekomunikazio-azpiegituretako teknikak eta prozesuak198
Telekomunikazio-instalazioen proiektuak kudeatzea66
Telefonia finkoko eta mugikorreko sistemak132
Laneko prestakuntza eta orientazioa99
2. Kurtsoa Orduak
Ikus-entzunezko produkzio-sistemak120
Sare telematikoak140
Irrati-komunikazioko sistemak120
Sistema integratuak eta etxe digitala120
Telekomunikazio- eta informatika-sistemen proiektua50
Ingelera teknikoa40
Enpresa eta ekimen sortzailea60
Lantokiko prestakuntza360

Zertan formatuko zara

Sistema informatikoak, sare lokalak

Seguritate informatikoa

Banda zabaleko sareak

IP telefonia, telefonia mugikorra

Smarthouse, etxebizitza inteligenteak

Radio-loturak

Ikusentzunezkoak

Proiektuak burutzea

Cisco Networking Academy

CISCO Networking Academy

CCNA-ren Cisco (Cisco Certified Network Associate) ziurtagiria zikloaren barne hartzen dugu. Gure ikaslegoaren balio gehigarria: CCNA (Routing & Switching) ziurtagiria

Hornikuntza profesionala

HP
IBM
CISCO
D-Link
DELL
TP-LINK
LG
Televes
ingenium
Bosch

Gaitasun profesionalak

A
Eraikinen ingurunean telekomunikazio-azpiegiturak eta ahots- eta datu-sareetako azpiegiturak muntatzeko eta mantentzeko lanak kudeatzea eta gainbegiratzea ELE383_3 (328/2008 Errege Dekretua, otsailaren 29koa). Konpetentzia-atal hauek barnean hartzen ditu:
  • UC1184_3: Eraikinen ingurunean telekomunikazio-azpiegituren eta ahots- eta datu-sareetako azpiegituren muntaia antolatzea eta kudeatzea.
  • UC1185_3: Eraikinen ingurunean telekomunikazio-azpiegituren eta ahots- eta datu-sareetako azpiegituren muntaia gainbegiratzea.
  • UC1186_3: Eraikinen ingurunean telekomunikazio-azpiegiturak eta ahots- eta datu-sareetako azpiegiturak mantentzeko lanak antolatzea eta kudeatzea.
  • UC1187_3: Eraikinen ingurunean telekomunikazio-azpiegiturak eta ahots- eta datu-sareetako azpiegiturak mantentzeko lanak gainbegiratzea.
B
Ikus-entzunezko eta irratidifusioko produkzio-sistemak muntatzeko eta mantentzeko lanak kudeatzea eta gainbegiratzea ELE487_3 (144/2011 Errege Dekretua, otsailaren 4koa). Konpetentzia-atal hauek barnean hartzen ditu:
  • UC1578_3: Estudioetan eta unitate mugikorretan ikus-entzunezko produkziosistemen muntaia kudeatzea eta gainbegiratzea.
  • UC1579_3: Estudioetan eta unitate mugikorretan ikus-entzunezko produkziosistemak mantentzeko lanak kudeatzea eta gainbegiratzea.
  • UC1580_3: Instalazio finkoetan eta unitate mugikorretan irratirako eta telebistarako transmisio-sistemen muntaia kudeatzea eta gainbegiratzea.
  • UC1581_3:  Instalazio finkoetan eta unitate mugikorretan irratirako eta telebistarako transmisio-sistemak mantentzeko lanak kudeatzea eta gainbegiratzea.
C
Eraikinen ingurunean telekomunikazio-azpiegituren eta ahots- eta datu-sareetako azpiegituren proiektuak garatzea ELE258_3(1115/2007 Errege Dekretua, abuztuaren 24koa). Konpetentzia-atal hauek barnean hartzen ditu:
  • UC0826_3: Eraikinen ingurunean irrati- eta telebista-seinaleak hartzeko eta banatzeko telekomunikazio-instalazioen proiektuak garatzea.
  • UC0827_3: Eraikinen ingurunean telefonia-instalazioen proiektuak garatzea.
  • UC0828_3: Eraikinen ingurunean ahots- eta datu-sareetako azpiegituren proiektuak garatzea.
Zabaldu ezazu zure sareetan

Eskatu informazioa konpromezu barik