Telekomunikazio-instalazioak

Profesional horrek mikroenpresetan eta enpresa txiki eta ertainetan egiten du lan, gehienbat pribatuetan, telekomunikazio-azpiegiturak muntatu eta mantentzeko arloetan, telebista-zirkuitu itxiko instalazioetan eta segurtasun elektronikoan, telefonoguneetan eta ahots- eta datu-sareen azpiegituretan, sonorizazioan eta megafonian, irrati-komunikazioetako instalazioetan, sistema domotikoetan eta ekipo informatikoetan, norberaren kontura zein besteren kontura.

Eredu linguistikoa: D
Familia Profesionala: Elektrizitatea eta Elektronika
Telekomunikazio-Instalazioetako Teknikaria
Iraupena: 2.000 ordu (2 kurtso)

Irasleego prestatua eta ekipamentu errealarekin egindako praktiken bidez ikasiko duzu. Ikasgela birtual bat daukagu, zure ikasketen jarraipena egin ahal izateko. Metodologia aktibo-kolaboratzaileak erabiltzen ditugu, non ikaslegoa den beraien formazioko protagonista.

Telekomunikazio-instalazioetako teknikari titulua lortuko duzu.

Ikastetxean formatu eta Formazio Duala aukera dezakezu, non enpresa batean jasoko duzun esperientziak, mundu errealean kualifikazio altua izatea ahalbidetuko dizun, eta aldi berean ordain ekonomikoa izango duzu.

Instalaciones de Telecomunicaciones - Telekomunikazio-instalazioak, FP AndraMari

Irteera profesionalak

  • Sistema domotikoen instalatzaile-mantentzailea (eraikin adimendunak, smartcity).
  • Telekomunikazioen instalatzailea etxebizitza-eraikinetan.
  • Segurtasun-sistemen instalatzailea.
  • Sare lokaletako eta telematikako teknikaria.
  • Sare lokalak instalatzeko eta mantentzeko teknikaria.
  • Telefoniako eta ekipo telematikoetako instalatzailea.
  • Soinu-instalazioetako teknikaria.
  • Megafonia-instalatzailea.
  • Informatika-ekipoen instalatzaile/mantentzaile/mantentzaile teknikaria.
  • Irrati-difusioko sistemak muntatzeko eta mantentzeko teknikaria.

Eskatu informazioa konpromezu barik

Gaitasun profesionalak

FP Andra Mari Ikastetxean programa teoriko-praktikoa sustatzen dugu, ikaslegoaren prestakuntza bikaina bermatzen duena, beraien formakuntza amaitzean aurkituko dituzten erronkei lotuta. Ziklo honetan, bereziki, telekomunikazio-tresneria eta -sistemak instalatzeko, operatzeko eta mantentzeko jardueren teknikak, hainbat arlotan: domotika, ikus-entzunezko ekipoak, sare telematikoak, segurtasun elektronikoa, telebista-zirkuitu itxiak, irrati-difusioko sistemak eta ekipo informatikoak.

Zeregin nagusiak: Instalazioak eta ekipoak muntatzeko edo mantentzeko baliabideak eta bitartekoak metatzea, ekipo informatikoak eta periferikoak muntatzea edo handitzea, konfiguratzea, horien funtzionamendua ziurtatzea eta egiaztatzea, oinarrizko softwarea, sistema eragileak eta aplikazioak instalatzea eta konfiguratzea, eta horien funtzionamendua ziurtatzea eta egiaztatzea. Azpiegituren eta instalazioen osagaiak muntatzea (kanalizazioak, kableatua, armairuak, euskarriak, besteak beste), ekipoak instalatzea (kamerak, seinale-prozesadoreak, telefonoguneak, besteak beste), programazio-tresnak erabilita.

Hori dela eta, kurtso honetan ikaslegoa honetarako prestatuko da:

  • Ezagutza tekniko zabalak izan ditzaten, ustekabeen aurrean gaitasun erabakitzailea, pieza txikien erabilpenerako trebezia manuala, gaitasun informatikoak, bizkortasun matematikoa, taldean lan egiten ikastea, ahalmen handiko bezeroekin komunikazio profesionala.

  • Metodiko eta pazientea izatearen garrantzia ikasiko du, taldean lan egiten baina jakinda erabakiak bakarka hartu beharko dituela ustekabeko egoerak konpontzeko.

Instalaciones de Telecomunicaciones - Telekomunikazio-instalazioak, FP AndraMari

Goi Mailako Zikloetarako sarbidea

Goi Mailako Zikloetara sartu ahal izateko, nahikoa da Erdi Mailako Ziklo bat izatea; Goi Mailako Zikloetarako sarbideari buruzko informazio gehiago: Lanbide Heziketa

Goi Maila 1 Kidetasuna

  • Telekomunikazio eta Informatika Sistemak.

Goi Maila 2 Kidetasuna

  • Sistema elektroteknikoak eta automatizatuak
  • Energia berriztagarriak
  • Energia-eraginkortasuna eta eguzki-energia termikoa
  • Zentral elektrikoak
  • Ikus-entzunezkoetarako eta ikuskizunetarako soinua
  • Mantentze elektronikoa
  • Automatizazioa eta robotika industriala
  • Elektromedikuntza klinikoa

Moduluak

1.Kurtsoa Orduak
Datu-sareen eta telefonia-sistemen azpiegiturak165
Elektronika aplikatua231
Irrati-komunikazioen instalazioak132
Mikroinformatika-tresneria165
Oinarrizko instalazio elektrikoak264
Ingeles teknikoa33
2.Kurtsoa Orduak
Megafonia- eta sonorizazio-instalazioak105
Telebista-zirkuitu itxia eta segurtasun elektronikoa126
Etxebizitzetako eta eraikinetako telekomunikazioazpiegitura komunak105
Instalazio domotikoak126
Laneko prestakuntza eta orientabidea105
Enpresa eta ekimena63
Lantokiko prestakuntza380
Zabaldu ezazu zure sareetan

Eskatu informazioa konpromezu barik