TKGune: Helburua enpresekin berrikuntza aplikatuko proiektuak garatzea da.
Egungo testuinguru ekonomikoan, berrikuntza bultzatzea funtsezkoa da enpresa baten lehiakortasuna bermatzeko. TKGUNEk, bere eskaintza espezializatuaren bidez, aukera ematen du produktuak eta prozesuak hobetzeko eta, horrela, balio erantsi handiago baten bidez merkatu berrietara sartzeko.
Digitalizazio eta Konektibitatea
Aholkularitza eta hobekuntza-proposamenak barne hartzen ditu, bai komunikazioa biltegiratzeko eta kudeatzeko sistemen ezarpenean eta abiaraztean, bai sarearen azpiegiturarekin eta enpresaren konektibitatearekin zerikusia duen guztian. Enpresaren zibersegurtasuneko plan estrategikoa garatzen laguntzen dugu. Blokchain teknologia ezagutzen laguntzen dugu.
Industria 4.0 eta Fabrikazio Aurreratua
Fabrikazio-prozesuen exijentzia eta bilakaera gero eta handiagoak, 4.0 Industriaren teknologia berriak merkatuan txertatzeak eta Fabrikazio Gehigarria funtsezko zutabeetako bat izateak diseinurako eta ekoizpenerako aukera handiak ematen dizkiete makina-erremintaren industriari eta haren erabiltzaileei.
TKGune Sarea
TKgune programa Lanbide Heziketako Sailburuordetzak abian jarritako ekimena da. LHko hainbat ikastetxek osatutako sare baten bidez, EAEko ETEen eskura jartzen ditu beren azpiegitura eta ezagutza metatu guztiak, 6 sektore estrategikotan lehiakortasuna hobetzen laguntzeko.
Helburua
Helburua da bi norabideko ezagutzaren transferentzia erraztea LHko ikastetxeen eta enpresen artean, enpresekin berrikuntza-proiektuak garatuz irakasleen eguneratze zientifiko-teknologikoaren beharrei erantzuteko, berrikuntza sustatuz enpresa txiki eta ertainetan zein LHko ikastetxeetan.