FP Andra Mari bloga

5S-ak lan-ingurune digital batean ezartzea

Jornadas de emprendimiento en FPAndraMari

Hasiera batean, 5S metodoa espazio fisikoak antolatzeko pentsatuta zegoen arren, ikusi da posible dela ingurune digitaletan ere aplikatzea, faseetako bakoitza ingurune berri horretara egokituz. Sistema informatikoetan, tresnetan edo aplikazio informatikoetan 5S ezartzeko erabiltzen den metodoa dela esan dezakegu, sistema ezartzean eta ondoren mantentzean lana erraztu baitezakete.

   

 

Horrela, proiektu honetan metodologia hori ikastetxean aplikatu nahi da. Horretarako, hasiera batean, eremu pilotu batean lan egingo da, eta, ondoren, beste eremu batzuetara zabalduko da. Pilotua Premia-ko zerbitzariaren gainean garatuko da.

Premia-ko zerbitzariak 956GB-ko bolumen mugatua du, eta ia beteta dago behin eta berriz errepikatzen diren fitxategi eta karpeta askorekin, zaharkituak eta beharrezkoak ez direnak. Pilotu gisa Irakasle karpeta hartuko dugu, sailetan banatuta. Proiektu pilotu honen bidez, sailetako egitura antolatzeko erabiltzen ez diren artxibo eta karpeta zaharkituak ezabatu nahi dira, irakasleek errazago bila ditzaten.

Pilotua garatzeko, bertan parte hartzen duten pertsonek prestakuntza eta tutoretza jasotzen dute Euskalitek ingurune digitaletan emandako 5S ikastaro baten bidez.

5S metodoak jaraituz informazio ordenatua izatearen abantailak askotarikoak dira (espazioa aurreztea, informazio eguneratua…), baina agian erabiltzailearen ikuspuntutik gehien hautemango dena behar dugun baina non dagoen ez dakigun fitxategia bilatzeko erraztasuna da.

Informazio gehiago

Lortutako emaitzak ikusi

     

 

 

 

Zabaldu ezazu zure sareetan

Utzi zure iruzkina

Onartzen dut pribatutasun politika

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.