5Sak ezartzea
2019-2020 ikasturtean, CIFP Andramari LHIIn, Instalazioa eta Mantentze-lanak lanbide-arloko sailak 5Sak ezarriko ditu tailerretan, gela teknologikoetan eta mintegian.
Hauek dira 5Sen fase bakoitza ezartzeko lau urratsak:
1. urratsa: fasea planifikatzea.
2. urratsa: adostasun-bilera.
3. urratsa: ekintzak gauzatzea.
4. urratsa: prozedura egitea eta kontrolatzea.
5Sak ezartzen hasi aurretik, proiektua definitu eta antolatu behar da (arduraduna, arloa eta taldea aukeratzea, plangintza orokorra eta zuzendaritza-taldearen konpromisoa).
1. urratsa: fasea planifikatzea.
Egin beharreko zereginak:
• Lan-egutegia finkatzea.
• Adostasun-bilera prestatzea.
Plangintza departamentuko buruak egiten du, eta bera da proiektuaren arduraduna.
• Lan-egutegia finkatzea.
Bost faseetako bakoitzean, egin beharreko lehen zeregina fase bakoitzeko lan-egutegia finkatzea da. Egutegi hori lau urratsetako bakoitzerako aurreikuspena jasoko duen egutegi batean zehaztuko da.
• Adostasun-bilera prestatzea.
Adostasun bilera ondo prestatzen da, taldearen lanaren abiatze puntua izango delako. Bileran honako hauek sartuko dira:
• Materiala entregatzea.
• Metodologiaren azalpena.
Bilera honetan Instalazio eta Mantentze mintegiko irakasle guztiek parte hartzen dute, 5Sen proiektuaren parte baitira. Arloaren antolaketa-, ordena- eta garbitasun-mailari eustea hura partekatzen duten guztien zeregina da, eta, beraz, guztiak inplikatzen ditu. Horrela, pertsona guztiek proiektuan parte hartzea eta ondoren garatzen laguntzea errazten du.