Euskaren Eguna Andra Mari Galdakaon: Ikasleak eta irakasleak gure egunaz gozatzen.
Aurten, Andra Mari Galdakaon ospatu dugu Euskaren Eguna, oso modu berezian. Jardunaldia Amaia Peña Athletic Clubeko jokalari eta emakumezkoen taldeko atezainaren hitzaldiarekin hasi da. Ondoren, tortilla lehiaketa dibertigarri batez gozatu dugu, non ikasleek patata tortilla lehiaketan parte hartu duten, giroa algaraz eta umore onez betez. Era berean, bai ikasleok eta bai irakasleok txistorra goxoa txingarretan dastatu dugu. Jaiari amaiera emateko, gure irakasleek kontzertu zoragarria eman dute, musikarekiko duten talentua eta maitasuna erakutsiz. Giroa oso parte-hartzailea, hurbila eta atsegina izan da, eta espazio ezin hobea sortu da gure nortasuna eta tradizioak elkarrekin partekatzeko eta ospatzeko. Euskaren Eguna Andra Mari Galdakaon!
Zabaldu ezazu zure sareetan