Ate Irekiak Online
Maiatzak 14a 18:00etan eta 16a 11:00etan. Lanbide Heziketa zer den eta zer etorkizun profesional izan dezakezun jakin nahi baduzu, ez izan zalantzarik eta ikus gaitzazu online formatuan. Egin click estekan: Esteka: IZENA EMAN ETA ETORRI GU EZAGUTZERA!
Ekonomia Zirkularra
Otsailaren 28an, Ekonomia Zirkularrari buruzko hitzaldia izango dugu, nekazal elikagaien sektorean. Parte hartuko duten teknikariak: Antton Alza y Aimar Menendez.
BEM- Basque Ecodesign Meeting
Basque Ecodesign Meeting biltzarraren 2020ko edizioan, Europa osoko produktuen industria-diseinuko adituak bilduko dira ekonomia zirkularreko eredurako trantsizioak Europako industrian dituen eraginak aztertzeko, eta eredu horrek eskaintzen dituen negozio-aukeren eta lehiakortasuna hobetzeko aukeren gainean eztabaidatzeko.
Hozkailu Solidarioa
Galdakaoko CIFP Andra Mari LHII-ko Zereginen Ikaskuntza Gelaren ikasleak, otsailaren 27an, Hozkailu Solidarioaren funtzionamendua ezagutzera joango dira.
Ikasleak enpresetan hasiko dira
Otsailaren 20an, 11:00etan, Lantokiko Prestakuntza egiteko argibideak emango zaizkie 2. mailako ikasleei. 12:00etan, ikastetxeak luncha eskainiko die 2. mailako ikasleei, gure ikastetxean egiten duten lana aintzatesteko.
Ikasenpresa proiektuen aurkezpena
Ostegun honetan ziklo deberdinetako ikasleek Eibarreko Ekintzaletza Feriara eramango dituzten proiektuak aurkeztuko dituzte. Feria honetan Hezkuntza Sailako beste LH-ko ikastetxeek ere parte hartuko dute.