LH Andramari jasangarritasunerantz
Ikasturte honetan autokontsumorako eguzki-instalazio fotovoltaiko bat ezarri da zentroan. Eguzki-energia fotovoltaikoa Lurreko energia-baliabide ugarienetako bat da. Baliabide energetiko berriztagarria da. Eguzki-energiako inbertsioaren errendimendua oso baliotsua da, eta ez ikuspegi ekonomikotik bakarrik, baita osasun publikoaren eta ingurumen-iraunkortasunaren onerako ere.
Instalazio horren bidez, Andramari LHIIk fakturaren % 25eko batez besteko aurrezkia lortuko du urteko, eta inbertsioa 2 urtetan berreskuratuko du. Hala ere, zentroarentzat garrantzitsuena ingurumenari egiten dion ekarpena da, gure kasuan urtean 9,5 Tn Co2 gutxiago isuriz, klima-aldaketaren eragin negatiboaren murrizketan gure aletxoa jarriz.
Proiektu hau finantzatzeko EEEren (Energiaren Euskal Erakundea) laguntza izan dugu.