Nazioarteko Programak

FP Andramarin jomuga eta erronka berriak lortzeko ekinean jarraitzen dugu. Horietako bat, Europa bezalako lurraldekin harremanak izatean datza. FP Andramarin aurrera eramaten ari garen ekintzak, irakaslegoaren kolaborazio eta ahaleginarekin.

INNOTECS-ko kideak gara: Nazioartekotzea eta Europako Lanbide Heziketako zentroen arteko elkarteak sustatzeko eta errazteko plataforma bat da.

Erasmus+ Programak Praktikak atzerrian

CIFP Andra Mari LHII-k formazioa enpresetan EB-ko lurraldean  egiteko aukera eskaintzen dio ikaslegoari,  programa honen bidez: ERASMUS+.

Institutuko ikasleek berain praktikak Portugal, Lituania, Polonia, Italia, Erresuma Batua, Alemania,… egin dituzte.

Programa hauetan parte hartu nahi duen ikaslegoak, 2. kurtsoaren hasieran egin behar du eskaera, Dual Orokorraren arduradunari , eta honek azalduko dizkio jarraitu beharreko pausoak bidaia eta egonaldia ordaintzeko dirulaguntza eskatzeko.

Institutuak ezaugarri batzuk hartzen ditu kontuan programa hauetan parte hartu nahi duten ikasleak aukeratzeko orduan:

  • Sail bakoitzak egindako jarreren balorazioa eta espediente akademikoa (lehenengo mailan ikasitako ikasgaien batez besteko nota).
  • Hizkuntzak jakitea, ikasleek egindako CV. Kontuan hartuko da arratsaldez ematen diren ingeleseko ikastaroetara joaten diren.
  • Koordinatzaileari dokumentazioa emateko data.

Gainera, LHko mugikortasunei buruzko informazioa behar baduzu, hemen duzu SEPIEren orrirako esteka:

https://sepie.es/formacion-profesional/index.html

Mugikortasunak eta jasangarritasuna

Jasangarritasunari buruzko gure proiektu estrategikoa garatzean, honako irizpide hauek adostu ditugu AndraMari LHIn mugikortasun jasangarrietarako:
– 400 km baino gutxiagoko mugikortasunak: trena, autobusa edo ibilgailua erabiliko da partekatua.
– 400 km-tik gorako mugikortasunak; aire-lineak erabiliko badira,
iraunkortasuna:
1. Aukeratu hegaldi zuzenak. Hegaldiak erreserbatzen dituzunean, aukeratu ibilbide zuzenak.
2. Enpaka arina.
3. Erabili ur berrerabilgarriaren botila bat.
4. Murriztu hondakinak hegaldian zehar.
5. Aukeratu klase ekonomikoa.
6. Hegan egin gutxiago.

imagen_parawebcartaeche

ERASMUS politika jaitsi (ECHE gutuna)

Hurrengo ekintzak

4897632D-F7E7-49BB-827F-68A8001633D1
Urr 21

Mireya gure irakaslea Polonian: Erasmus+

2024/10/21 08:30-14:00

Polonia

txalaparta
Mai 13

Innotecs 2024 Kongresua

2024/05/13 08:30-15:00

Elexalde, 45B. Galdakao

holanda
Urt 21

Holandako ikastetxe bat gure LHII-n bisitan

2020/01/21 09:00-13:30

Elexalde, 45B. CIFP Andra Mari