Berrikuntza proiektuak
Metodologia eta teknologietan ematen diren aldaketa abiadura handian ematen dira eta gure ikastetxeak prest egon nahi du. Berrikuntza proiektuetan parte hartzen dugu, gure ikasle eta inguru enpresarialarekiko konpromezuagatik, beraien gaurko eta biharko formakuntza beharrak asetzeko.
Hauek dira gure helburuetako batzuk:
- Proiektu berritzaileak garatzeko enpresekin lan egitea.
- Ekintzailetasunera zuzendutako ekintzak sustatzea.
- Irakaslegoa metodologia aktibo-kolaboratzaileetan gaitzea.
- Ingurugiro praktika egokiak sustatzea.
- Aukera berdintasuna sustatzea.
- Ikasle eta irakaslegoaren mugikortasun internazinala bultzatzea.
- Programa internazionaletan parte hartzea.
Urte hauetako lanaren fruitu bezala, hezkuntza munduan eta ekoizpen munduan eman diren aldaketetara egokitu ahal izan gara, hala nola, metologia aldaketak, digitalizazio industriala, kolaborazio eta komunikazioetan sare sozialen erabilera zuzena,…
Horrela, gure ikastetxea etengabeko mugimenduan egon arazten duten proiektu eta ekintzetan parte hartzen dugu: BigData mundua, Errealitate Birtual/Gehitua, ikaskuntzarako plataforma birtualak, berdintasuna eta ingurugiroa sustatzen dituzten ekintzak, Kalitatearen Kudeaketarako ISO ziurtagiria, ikaskuntza eredu aktibo-kolaboratzaileak (Ethazi eredua, errendimendu altuko zikloak), etxebizitzetako sistema adimentsuak, informatika seguritatea, 3D-ko diseinu eta inprimatzea, beso robotikoak, …