FP Andra Mari bloga

Telekomunikazio ikaslea Provider finalean

tecnologia-blockchain_v2

Andra Mari LHII institutuko Telekomunikazio eta Informatika Goi Mailako bigarren mailako Paul Miranda ikaslea Bizkaiko Foru Aldundiak diruz laguntzen dituen Provider proiektuen finalera pasatu da.

Bere proiektua Eusko Blockchain da eta lurralde osoko beste bederatzi proiekturekin lehiatuko da.

Deialdi hau ekintzaileei, eratutako enpresei eta startup-ei zuzenduta dago.
Institututik zorte ona bidaltzen diogu azken fase honetan; gainera, azpimarratu nahi dugu Paul oso laguntzaile garrantzitsua dela gure barruko Blockchain proiektuan, Tknikak koordinatutako proiektuan.

https://bicbizkaia.eus/eu/provider-programa-i-edizioaren-azken-faserako-sailkatutako-proiektuak/

Zabaldu ezazu zure sareetan

Utzi zure iruzkina

Onartzen dut pribatutasun politika

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.