Xedea, ikuspegia eta kalitate politika

Xedea

Populazioaren Lanbide Heziketako beharrizanak asetzea gure eragin eremuan,  ikaskuntza berritzailea eta kalitatezkoa eskainiz, giza baloreetan oinarrituz, gaitasun tekniko eta  gaitasun sozialak bermatuz ikasleei, horrela unibertsitaterako sarrera eta laneratzea errazteko. Eta modu horretan, inguruko garapen sozio-ekonomikoan laguntzeko.

Ikuspegia

Ospea duen ikastetxe bat izatea, bere ikasketa eskaintza eta kalitatea berritzaileari  esker, balio gehitua duten zerbitzuak eta ikaskuntza eta kudeaketa sistemen erabilerari esker, ikasleen gaitasun akademiko, pertsonal eta gizatiarrak  hobetzen lagunduz.

Linguistikaren normalizazioa

Eusko Jaurlaritzak sustatuta, programa honek normalizazio linguistikoa bultzatu nahi du.

Galdakaoko Andra Mari FPn, 1995an hasi ginen lan honekin, eta ordutik ikastetxeko arlo ezberdinetan euskararen erabilera sustatzen dugu. Gure hizkuntzarekiko interesa eta jarrera indartzen saiatzen gara gure ikasle zein irakasleengan.

Ohiko ikaskuntza saioez at, hizkuntzaren erabilera modu dinamiko eta era naturalean erabiliarazten duten ekintzak lantzen ditugu. Gainera, euskararen erabilera handitzea da gure helburua, bai dokumentazio bai ikastetxeko komunikazioetan.

Kalitate politika

ANDRA MARI LHII-ko zuzendaritzak, UNE-EN-ISO 9001:2015  kalitate eredua hartzea erabaki du ikastetxeko antolamentu eta kudeaketa oinarri bezala eta bere ezarpenerako lan egitean, horretarako giza baliabideak eta ekonomikoak gehituz.

Hori lortzeko, beharrezkoak jotzen ditu gure KALITATE POLITIKAREN  printzipio hauek:

  • Organizazioa edozein pertsona edo gure aktibitatearekin lotura duen edozein organismoren asebetetzea lortzera bideratu.
  • Esfortzu jarri bat egin gure jarduera hobetzeko: akatsak sahiestuz, innobatuz eta interesa duten inorengan asebetetzea gehitzen ez duen edozer sahiestuz.

Zuzendaritzak Kalitatezko Liderazgoa bere giten du eta hau hitzematen du:

  • Talde lana sustatzea, gure Organizazioaren proiektu bateratuan denen parte hartzea bermatuz.
  • Pertsona guztien parte hartzea, barne komunikazioa eta formazioa hobetzeko baliabideak eskaintzea, ahalik eta adostasun handiena bilatuz hobekuntza prozesuan.
  • Aktibitate eta zerbitzuei buruzko xedeak betetzea.
  • Kalitatezko Kudeaketa Sistemaren eraginkortasuna modu jarraian hobetzea.