FP Andra Mari bloga

Ziurtagiri digitala Blockchainekin: Soulbound proiektua

4

Joan den urtarrilaren 14an, Blockchain teknologia erabiltzen duen ziurtapen seguruko proiektuaren P4Q partnerra bisitatu genuen. Jon Goikolea eta Eduardo Aginako buru dituen proiektu honek Soulbound (SBT) izeneko token digital bat erabiltzen du Ethereum sarean, pertsona baten hezkuntza lorpenak irudikatzen dituena, hala nola ikastaroak edo ziurtagiriak. NFTak ez bezala, token hau ezin da transferitu eta nortasuna eta lorpenak modu seguruan egiaztatzeko diseinatuta dago.

Teknologia Ethereum-eko Sepolia proba sarean probatzen ari dira, eta unibertsitateetan eta prestakuntza zentroetan erabiltzeko asmoa dago. 2024an, Kubatik, Kolonbiatik, Txinatik eta Espainiatik etorritako Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Komunikazioko masterreko ikasleek bi orduko ikastaro praktiko bat egin zuten Blockchaini buruz eta nola erabili Soulbound tokena hezkuntza-lorpenak modu digital eta seguruan ziurtatzeko.

Zabaldu ezazu zure sareetan

Utzi zure iruzkina

Onartzen dut pribatutasun politika

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.