Lanbide Heziketa Duala

Lanbide heziketa duala, lan eginez ikasi.

Lanbide heziketa dualak, ikastetxean egiten diren ikaskuntza prozesuak eta enpresa kolaboratzaileetan lortzen direnak lotzen ditu. Txandakako ereduaren barruan egiten da, horrela lanerako lortzen diren gaitasun eta ikaskuntzek enpleagarritasuna hobetzen dute, ikasleen lan merkaturatzea erraztuz. Prestakuntza eta trebakuntza lehenesten ditugu, produktu eta prozesu produktiboaren gainetik.

Deialdi honetako lanbide heziketa Dualak, bi modutan funtzionatuko du:

  • Enpresaren hitzarmenaren araberako, jardun osoko, Prestakuntza eta ikaskuntzarako kontratu bidez. Hitzarmeneko orduetatik, 600 ordu ikastetxean egiten dira eta besteak enpresan.
  • Diru-laguntza baten bidez eta enpresarekin egindako lankidetza hitzarmen bidez.

Abantailak

Enpresek gaituak eta lan merkatuaren beharrizanei egokitzen zaizkien pertsonak prestatzen dituzte, lehiakortasuna hobetuz.
Ikasleek egoera errealetak ikasten dute, kontratatuak izateko aukerak handituz eta lan egindako denboraren araberako ordain saria jasoz.
Lan merkatuaren beharrei buruzko informazio pribilegiatua lortzen dugu, heziketa zikloak hobetzea lortuz.

Hurrengo ekintzak